Aurkezpena
1969. urteaz geroztik Elkartean egindako lanak errekonozimendu kolektiboa izan behar du, eta errekonozimendu hori elkartekide guztion izenean egingo ditugun ekintzen eredu izango da.
Orain arte egindako lanaren balantzea ona da. Hala ere, ezin dugu pentsatu horregatik erronka guztiak jada gaindituta daudela, izan ere, etorkizuneko merkatuetan enpresak gero eta lehiakorragoak izan beharko dira. Gainera, gure elkartea bezalako erakundeek gogor lan egin beharko dute gure sektoreari hainbat esparrutan laguntzeko: lanari, zerga-arloari, finantzei eta dirulaguntzei dagokienez. Eta lan hori ezingo genuke bakarka egin.
Elkartearen helburua sektoreari laguntzea da, beharrezko den indarra lortzeko eta bete nahi diren helburuak erdiesteko, eta aldi berean sektore horri egonkortasuna emateko, berau behar baitu. |
|