Egurtek sarietan izena emateko epea zabalik
Zabalik dago 2022ko urriaren 19an eta 20an Barakaldoko BEC-en (Bizkaia) egingo diren EGURTEK 2022 sarietan izena emateko epea.

18/01/2022
Egurtek Sariak EGURTEK Egurreko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren barruan egingo dira, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), eta aurtengo edizioak 9 urte beteko ditu.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Baskegurrek eta Bilbao Exhibition Centre-k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin, Egurtek sarien VI. edizioa antolatu dute. Bertan, zurezko erabilera eta diseinu nabarmenarekin egindako arkitektura- eta diseinu-lanak sarituko dira, bai eta material horren ezaugarriei balioa ematen dieten argitalpen onenak ere.
Sari horiek honako modalitate hauetako lanik onenak aintzatesten dituzte:
- Eraikuntza.
- Interiorismoa.
- Produktuaren diseinua.
- Argitalpena.
Eta sari berezien artean:
- Bertako zura (Basque Quality).
- BEM saria (aurreko edizioan sartu zen lehen aldiz kategoria berri hori, administrazio publikoak bultzatutako eraikin edo ekipamendu bikainak bereizten dituena).





