Elkartu

1969. urteaz geroztik Elkartean egindako lanak errekonozimendu kolektiboa izan behar du, eta errekonozimendu hori elkartekide guztion izenean egingo ditugun ekintzen eredu izango da.

Orain arte egindako lanaren balantzea ona da. Hala ere, ezin dugu pentsatu horregatik erronka guztiak gaindituta daudela, izan ere, etorkizuneko merkatuetan enpresak gero eta lehiakorragoak izan beharko dira. Gainera, gure elkartea bezalako erakundeek gogor lan egin beharko dute gure sektoreari hainbat esparrutan laguntzeko: lanari, zerga - arloari, finantzei, eta dirulaguntzei dagokienez. Eta lan hori ezingo genuke bakarka egin.

Elkartearen helburua sektoreari laguntzea da, beharrezko den indarra lortzeko eta bete nahi diren helburuak erdiesteko, eta aldi berean sektore horri egonkortasuna emateko berau behar baitu.

Elkartekide ez zaren enpresa modura, jakinarazi nahi dizugu elkartekide izan zaitezkeela, eta ikus ditzakezula dauden zerbitzuak eta egiten diren lanak.

Elkartzeko 10 arrazoi:

  1.  200 enpresa baino gehiago dira gure zerbitzuak bermatzen dituztenak.
  2. Gipuzkoako arotz talde patronal nagusia gara.
  3. Erakunde ordezkaritza dugu 10 foro baino gehiagotan.
  4. Enpresen arteko harremanak sustatzen ditugu.
  5. Zerbitzuak eskainiz uneko eta etorkizuenako arazoak konpontzen laguntzen dugu.
  6. Enpreaburu, zuzendari eta langileak prestatzen ditugu.
  7. Gipuzkoako egur eta altzarien akordioa negoziatzen dugu.
  8. Enpresen kudeaketarako aholkularitza eta laguntza eskaintzen dugu.
  9. Lehenengoak gara enpresarien intereseko informazioa eskaintzen.
  10. Gure elkarteko kideei abantaila esklusiboak eskaintzen dizkiegu deskontu-akordioen bidez.
X
X
X
X



Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago