EGUR SEKTOREKO PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO APLIKAZIOAK
Orduko kostua
- Bezero bakoitzari kobratu behar zaion ordu-prezioa kalkulatzen laguntzen du.
- Prezioa urtero aldatu daiteke.
- Gastu orokorraz gain pertsonalak, materialak eta salmentak suposatzen duten gastua jasotzen du.
Eraikuntza hondakinak
- Bere erabilpena 112/2012 Dekretu errealak exijitzen duen gestioa kudeatzen laguntzea da, hau da, CAV-eko eraikuntza eta eraispen hondakinenen erregularizazio eta kudeaketarako.
- Eraikuntza-lanak tamainaren arabera kudeatzeko atal desberdinak ditu.
- Agintari eskudunari entregatzekoak diren informe eta ikerlanak eskuratu daitezke.
Mundo Madera
- Sektoreko prozesional eta partikularrei zuzendutako elkargune plataforma.
- Egurraren erabilera esparru guztietan sustatzeko sortua.
Frantzialan
- Administrazio frantsesean eta espainiarrean (Hazienda, Gizarte-Segurantza) burutu behar diren pausuak zeintzuk diren ezagutzen laguntzen dizun elkargune multisektorialeko plataforma.
- Sektoreko arautegian existitzen diren diferentziak ezagutzeko balio du.
Karbono aztarna
- Egurrez egindako produktuen fabrikazioko karbono aztarna kalkulatzeko erremienta.
- Produktuak gainditu dituen faseen arabera (erauzketa, garraioa, eraldaketa, birziklapena...) txosten desberdin bat eskuratzea ahalbideratzen du.
UNE escaleras
- Egurrez egindako eskailerak planifikatzeko beharrezkoak diren kalkuluak egiaztatzen laguntzen du.
- Arauak betetzeko beharrezkoak diren kalkuluak egiten ditu, sarrera-datuetan oinarrituak
LOPD
- Datu pertsonalak dituzten fitzategiak AGPDren adierazpenen arabera kudeatzen ditu.
- Fitzategiak telematikoki jakinarazteko aukera ematen du.
- Langileei, azpikontratuei, eta abarrei emateko beharrezko dokumentuak pertsonalizatu eta inprimatzea ahalbidetzen du.
Hiztegia
- Edonorrentzat eskuragarria den web kontsulta hiztegia.
- Euskara eta gaztelania artean itzuli daitezkeen 3783 terminok osatzen dute, egur munduarekin erlazionatutakoak.
Enpresa transmisioa
Enpresa edo zati bat saltzen edo saldu nahi duten pertsonen eta erositako edo erosi nahi duten pertsonen arteko negozioen transmisioa errazteko zerbitzua.
FSC
- Enpresaren erosketa eta salmentetan zur ziurtatuaren trazabilitatea kudeatzeko balio du.
- Ohiko erosketa unitateen pertsonalizazioa.
- FSCek exijitutako betebeharrak kudetzen laguntzen du: prestakuntza, desadostazuna, etab.
CE/K21 markatua
- ISO 9001 arauaren kudeaketa.
- Produkzio prozesu nagusiaren kudeaketa.
- Produktuaren etiketaze eta dokumentazioa lortzeko: EIT, CE markatua, dokumentazio teknikoa, argibideak, etab.