WOODMARKETS laguntza tekniko eta finantzarioko programaren deialdia
WOODMARKETS "Eraldaketa digitala zuraren industriaren zerbitzura" proiektu europarraren esparruan, deialdi bat egin da basogintza, zur eta altzarien sektoreko ETEak DIGITALIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA bat lortzeko.

10/03/2022
WOODMARKETS "Eraldaketa digitala zuraren industriaren zerbitzura" proiektua INTERREG SUDOE (Europako hego-mendebaldeko eremua) nazioz gaindiko lankidetza-programak finantzatzen du. Programa horrek eskualdeen garapena babesten du, Europako hego-mendebaldeko lurraldeen (Andorra, Espainia, Frantzia, Gibraltar eta Portugal) artean EGEF funtsekin lankidetzan aritzeko proiektuak finantzatuz, eskualdeen arteko arazo komun guztiei aurre egiteko.
Zuraren sektoreko eraldaketa digitala hasi da, eta aukera bat da enpresek beren salmentak hobetzeko eta merkatu globalizatu batean hobeto kokatzeko. WOODMARKETSek SUDOEko zuraren industrian arlo digitala sartzea du helburu.
Deialdia 2022ko martxoaren 15era arte egongo da zabalik.

DEIALDIA
Deialdi honen helburua da proiektuan parte hartu nahi duten munta-industria balio-kateko hainbat katebegitako enpresak identifikatzea eta hautatzea, tresna eta zerbitzu digitalak ezartzeko. Tresna eta/edo zerbitzu horien garapena/egokitzapena lankidetza estuan egingo da eskaintzen duten tresna/zerbitzu bakoitza pilotatzeaz arduratzen diren WOODMARKETS proiektuko bazkideekin.
Hau da, deialdiaren helburua da laguntza teknikoa eta finantzarioa ematea sektoreko enpresentzat hainbat tresna eta zerbitzu digital garatu eta egokitzeko.
Hau da, deialdiaren helburua da laguntza teknikoa eta finantzarioa ematea sektoreko enpresentzat hainbat tresna eta zerbitzu digital garatu eta egokitzeko.
IZEN EMATEA
Deialdian parte hartzeko, enpresak honako hauek egin beharko ditu:
1.- Eskabide-orria osatzea (Woodmarkets-en webgunean deskargatzekoa). Eskabide-inprimakia, eskabiderako balio duen dokumentu bakarra, esteka honetan dago eskuragarri: izen_ematea
2.- Formulario hori, erantsi beharreko agiri gehigarriekin batera, helbide elektroniko honetara bidaltzea: vanesa.garcia@forespir.com
1.- Eskabide-orria osatzea (Woodmarkets-en webgunean deskargatzekoa). Eskabide-inprimakia, eskabiderako balio duen dokumentu bakarra, esteka honetan dago eskuragarri: izen_ematea
2.- Formulario hori, erantsi beharreko agiri gehigarriekin batera, helbide elektroniko honetara bidaltzea: vanesa.garcia@forespir.com
Deialdia 2022ko martxoaren 15era arte egongo da zabalik.
Deialdiaren dokumentu osoa hemen deskarga dezakezue: https://bit.ly/34vt2D3