Berriak

Zabalik dago epea EGURTEK 2022n erakusteko

Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak badu data: urriaren 19an eta 20an Bilbao Exhibition Centren (BEC). Zabalik dago erakusketaria izateko izena emateko epea.

 Zabalik dago epea EGURTEK 2022n erakusteko

15/03/2022

Egurtek ezinbesteko hitzordua bihurtu da arkitektoentzat, ingeniarientzat eta zurarekin harremana duten sektoreko profesional guztientzat. Nazioarteko sona duten 80 hizlarik baino gehiagok euren esperientziak partekatu dituzte Kongresura bertaratutako guztiekin. Gainera, 50 parte-hartzaile baino gehiago dituen erakusketa-gunea, jardunaldi teknikoak, sektoreko elkarteen arteko topaketak eta Egurtek sarietako obrekin osatutako panelen aurkezpena ditu, besteak beste.

Egurtek-en erakustearen abantailak

Bere erakusketa-guneak espazio ezin hobea eskaintzen du sektoreko profesionalekin berrikuntzak eta joerak partekatzeko.

  • Erakusketa-gune horretan egingo dira Kongresuko coffe-breakak.
  • Baskegurreko jardunaldi teknikoak egingo dira.
  • Egurtek Sarietan parte hartzen duten panelen erakusketa.
  • Speakers Corner.
  • Parte hartzen duten enpresa guztien standak aurkeztea.

Gainera, eremu horretan biltzen dira estatuko egur-eraikuntzan eta -arkitekturan berariaz diharduten enpresa parte-hartzaile gehien.

Erakusketa-guneko sektoreak

  • Zurezko egiturak
  • Egurrezko etxeak
  • Zurezko eraikuntza-elementuak (zoruak, leihoak eta estalkiak)
  • Eraikuntzarako zura
  • Eraikuntza jasangarria – Bioeraikuntza
  • Zurezko inportatzaileak
  • Zerrategiak
  • Arkitektura, ingeniaritza eta dekorazio estudioak
  • Egituren softwarea
  • Zuraren tratamenduak
  • Zuraren 2. transformaziorako makineria
  • Aldizkari teknikoak
  • Federazioak, elkarteak eta erakundeak

Lehenengo berrespenak

Dagoeneko ezagunak dira EGURTEKen edizio berri honetarako baieztatutako lehen hizlariak. Ekitaldian arkitekturaren eta zurezko eraikuntzaren munduko profesional hauek izango dira:
 
  • Carlos Castanheira arkitekto portugaldarra, Carlos Castanheira Archtects estudioan lan egiten duena.
  • Dinamarkatik, Lone Wiggers arkitektoa, CF Moller Architects estudiokoa.
  • Sheila Blanco eta Iñaki del Prim, Blancodelprim estudiokoak.
  • Laura Álvarez (Laura Álvarez architecture).
  • Iñaki Arcancho Mancho, BOA ARQUITECTOS SLPkoa.
  • Elizabeth Abalo eta Gonzalo Alonso, Abaloalonso Arquitectos estudiokoak (Egurtek 2020 Eraikuntza sariaren irabazleak).

Zure enpresak parte hartu nahi badu Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroan, zeina bere 9. edizioa 2022ko urrian ospatuko baita, jar zaitez harremanetan Lehiaketaren e-postaren bidez, edo deitu telefonoz Lehiaketaren Idazkaritzara edo Merkataritza Sailera. Harremanetarako informazio guztia, hemen.






 



 


ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago