Berriak

"Zurezko Eraikuntza Eraginkorreko Prestakuntza" jardunaldi teknikoa

Arotzgi/Acevin joan den asteburuan Gasteizen egurrarekin egindako Eraikuntza Eraginkorrari buruzko jardunaldi tekniko honetan parte hartu dugu.

 "Zurezko Eraikuntza Eraginkorreko Prestakuntza" jardunaldi teknikoa

26/04/2022

Prestakuntza horren helburua da zuraren eta eraikuntzaren sektoreko teknikariak eta langileak gaitzea eraikuntza industrializatuaren eta energia-kontsumo ia nuluko eraikinen eraikuntzan, zurezko bilbadura arinaren sistemaren bidez.
 

Jardunaldia hainbat gai-multzotan egituratu zen:
 
  • Ikasgelako prestakuntza, hitzaldi teknikoak emanez. Hitzaldi horietan, zurarekin egindako eraikuntza eraginkorraren eta industrializatuaren sektorean gaur-gaurko gaiak jorratu ziren.
  • Panel baten fabrikazioaren erakustaldia.
  • Zurezko bilbadura arinean oinarritutako aurrefabrikazio-maila handiko eraikuntza eraginkor eta industrializatu baten prototipo baten muntaketaren erakustaldia, eskala errealean.
 

Jardunaldiak 2 egun iraun zuen, eta erakusketa-gune bat ere izan zen, proiektuan Ceseforrekin batera dauden zurezko eraikuntzaren sektoreko 18 erakundeen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioarekin.


 


ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago