Batzar Nagusia 2022
Joan den astean, 2022ko Bazkideen Batzar Nagusia egin genuen Chillida Lekun.

31/05/2022
Joan den ostegunean, maiatzaren 26an, bazkideen batzar nagusia egin genuen Chillida Lekun. Batzarra amaitu ondoren, bisita gidatu bat egin genuen parkean eta bertako instalazioetan.
Asablea-n 2021eko Jardueren Memoria aurkeztu zen eta, gainera, 2022rako proiektuak eta erronka estrategikoak planteatu ziren.
- Zuraren sektorea, bere ezaugarriengatik eta babesten duen ingurumen-araudiagatik gorantz doan sektorea.
- Sektoreko pertsonak profesionaltasun-ziurtagirien bidez egiaztatzen ari dira egiten duten lanari buruz duten esperientzia eta ezagutza.
- Gero eta gutxiago dira sektoreko enpresak eta eskulan eskasia dago. Horri aurre egiteko, hainbat estrategia planteatzen dira. Batez ere gazteei zuraren sektoreak duen enplegagarritasuna ezagutarazterakoan.
- Sektorea erakargarriago egiteko proiektuak.
Arotzgi/Aceviri dagokionez, ematen ditugun zerbitzuez eta zerbitzu horiek hobetzeko moduez ere hitz egiten dugu:
- Zer mantendu behar dugu Arotzgi/Acevin?
- Zer gehitu behar dugu?
- Zer ezabatu behar dugu?




