Baskegur Eguna 2022
Baskegurrek bere Baskegur Eguna antolatu du datorren ekainaren 22an.

09/06/2022
Baskegur Egunaren ospakizunak aukera ematen du sektore osoa jai giroan biltzeko, egungo eta etorkizuneko erronkak partekatzeko, bere balio-katean parte hartzen duten eragileen arteko lankidetza sendotzeko eta erakundeekiko elkarlana indartzeko.
Baskegur Eguna Baskegur elkartearen ekimena da, eta profesionalei zuzenduta dago.
Gure BASOAK, GURE ZURA, GURE ETORKIZUNA da ekainaren 22an ospatuko den edizio berriaren leloa.
Jardunaldi honek Baskegurrek egiten duen lanaren errealitatea ezagutzeko (baita bazkideena, laguntzaileena eta, oro har, sektorearena ere) eta sektorearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko balio du.
Ekitaldiari esker, parte-hartzaileek joan den ekitaldiko jardueren memoria eta elkarteak hainbat arlotan egiten dituen proiektuak ezagutu ahal izango dituzte, Eusko Jaurlaritzaren, Ingurumen Ministerioaren eta Europako funtsekin.
.jpg)


