Berriak

Kit Digital programa

Lortu 6.000€ arte zure enpresa digitalizatzeko.

Kit Digital programa

04/10/2022

Jaurlaritzak diruz lagundutako Kit Digital programaren barruan, gure bazkideek eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk eskuratu ahal izango dituzte. Baina, ezer baino lehen, azalduko dugu zer den Kit Digitala.

Kit digitala

Kit Digitala Espainiako Gobernuaren ekimen bat da, eta merkatuan eskuragarri dauden irtenbide digitalen ezarpena diruz laguntzea du helburu, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen nabarmena lortzeko.

Prozesuak kudeatzeko programa

Lan-prozesuak eta -fluxuak digitalizatzea eta/edo automatizatzea: honako prozesu hauek izango dituzu digitalizatuta eta/edo automatizatuta:

  • Kontabilitatea/finantzak: kobratzeko/ordaintzeko kontuak, aktiboen kudeaketa eta itxiturak eta balantzeak sortzea, etab.
  • Fakturazioa: fakturazio-prozesuak automatizatzea, aurrekontuak, albaranak eta fakturak sortuz.
  • Proiektuak: aurrekontuen kontrola, kostuak, zenbatespenak, baliabideen optimizazioa, etab.
  • Inbentarioa: aurreikuspena, stock-mailak, bidalketak, banaketak, itzulketak eta ezeztapenak, etab.
  • Erosketak eta ordainketak: erosketa-eskaerak eta hornitzaileak kudeatzea.
  • Giza baliabideak: giza baliabideen kudeaketa, nominak, etab.
  • Logistika: flotak eta ibilbideak kudeatzea, besteak beste.

 

Kostu/ordu pertsonaleko programa


Aplikazio honen helburua enpresako langileen orduko kostua ezagutzea da.


Jarri gurekin harremanetan

Zure enpresa digitalizatzeko finantzaketa jasotzea gustatuko litzaizuke? Gure taldeko pertsona batek bi zerbitzu horien berri emango dizu laster, baita Kit Digitalaren barruan diru-laguntza jaso dezaketen beste proiektu batzuen berri ere.
 

 

ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago