Zabalik dago Kit Digitalaren III. segmentua
Joan den urriaren 20tik zabalik dago 0 eta 3 langile arteko mikroETEei zuzendutako Kit Digitalaren III. segmentua.

25/10/2022
Red.es-ek joan den ostegunean, urriaren 20an, argitara eman zuen 0 eta 3 langile arteko enpresa txikiak digitalizatzeko laguntzen hirugarren deialdia (III. segmentua).
Hirugarren deialdi honek 500 milioi euroko aurrekontua du hasieran, eta segmentu horretako enpresen lehiakortasuna eta heldutasun digitalaren maila hobetzea du helburu.
Segmentu horretarako laguntzaren zenbatekoa 2.000 €-koa izango da, eta, horren bidez, ETEek eta autonomoek digitalizazio-soluzioak eskuratu ahal izango dituzte funtsezko eremu hauetarako:
- Webgunea eta Interneteko presentzia.
- Sare sozialen kudeaketa.
- Merkataritza elektronikoa.
- Bezeroen kudeaketa.
- Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak.
- Enpresa-adimena eta adimen analitikoa.
- Prozesuen kudeaketa.
- Faktura elektronikoa.
- Komunikazio seguruak.
- Zibersegurtasuna.
- Presentzia aurreratua Interneten.
- Marketplace.
Zer da Kit Digitala?
Espainiako Gobernuak bultzatu eta Red.es-ek kudeatzen duen Kit Digital programaren helburua enpresa txikien, mikroenpresen eta autonomoen digitalizazioa sustatzea eta Espainiako produkzio-sarea modernizatzen laguntzea da.
3.067 milioi euroko aurrekontua du, Europar Batasunak finantzatua NextGenerationEU funtsen bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren, España Digital 2025 agendaren eta 2021-2025 ETEak Digitalizatzeko Planaren esparruan, eta datozen hiru urteetan produkzio-sektore guztietako ETEak eta autonomoak digitalizatzea du helburu.

Dirulaguntzaren eskaera
Segmentu hori gure sektoreko ohikoenetako bat dela uste dugu, eta, beraz, informazioa oso erabilgarria izan daiteke gure bazkideentzat.
Horregatik, AROTZGI/ACEVItik laguntzen dizuegu kit digitalerako dirulaguntzak izapidetzen.
Elkartetik ere sektorearen digitalizazioa eta eraldaketa digitala sustatzen dugu.
Horregatik, AROTZGI/ACEVItik laguntzen dizuegu kit digitalerako dirulaguntzak izapidetzen.
Elkartetik ere sektorearen digitalizazioa eta eraldaketa digitala sustatzen dugu.
Jarri gurekin harremanetan informazio gehiagorako.