Hitzarmen berria Sabadell bankuarekin
AROTZGI/ACEVIk hitzarmen berri bat sinatu du Banco Sabadellekin, bazkideen abantailak lortzeko.

07/03/2023
AROTZGI/ACEVIk hitzarmen berri bat sinatu du Sabadell bankuarekin. Hitzarmen horretan, bazkideek hainbat abantaila izango dituzte, bai eta bankuaren finantza-aholkularitza ere.
Bazkideei baldintza onenak eskaintzeko asmoz, AROTZGI/ACEVIk eta Banco Sabadellek lan-bilerak egingo dituzte, eskaerak aztertzeko eta kolektiboaren beharretara egokitzeko.
Baldintzen artean, KIT DIGITAren kudeaketa nabarmentzen da, agente digitalizatzaile gisa. Horren bidez, soluzio digitalen aplikazioa bultzatu nahi da, egokitzapen digitala errazteko, ezarri beharreko soluzio teknologikoen arabera, 2.000 €-tik 12.000 €-ra bitarteko dirulaguntzekin.
Next Generation EU (NEGEU) Funtsari buruzko informazioa ere emango da. Europar Batasunak abian jarri du tresna hori, inbertsioak eta erreformak finantzatuz, estatu kideetako ekonomien berreskurapen iraunkorra eta erresilientea bultzatzeko. Espainiak 140.000 milioi euro jaso ahal izango ditu 2021etik 2026ra bitarteko erreforma eta inbertsioetarako; horietatik ia 70.000 itzuli behar ez diren transferentziei dagozkie.
Ekonomia jasangarri baterako trantsizioa errazteko asmoz, Banco Sabadellek jasangarritasunaren arloko aholkularitza espezializatua eskaintzen die bezeroei.
Ekonomia jasangarri baterako trantsizioa errazteko asmoz, Banco Sabadellek jasangarritasunaren arloko aholkularitza espezializatua eskaintzen die bezeroei.
Hitzarmen honen klausulei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.




