Berriak

Profesional gehiago behar ditugu!

AROTZGIn "EGURRA: Ekosistema/Trantsizio ekologikoa" proiektuaren parte gara. Gipuzkoako zuraren sektorearen iraunkortasunerako aukera ".

 Profesional gehiago behar ditugu!

27/07/2023

Arotzgin, Daiteke, Asmoz eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, "EGURRA: Ekosistema/Trantsizio ekologikoa. Gipuzkoako zuraren sektorearen iraunkortasunerako aukera bat ", programan parte hartzen dugu, profesional gehiago zuraren sektorera erakartzea helburu duena.

Baina albistea ez da hor geratzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu honen jarraipena babestu berri du, Gipuzkoako Enpresa Sarean eta Ekosistema Sozioekonomikoan Enpleguaren Kalitatea Sustatzeko Programaren barruan.

Hau da, zuraren sektorean ikaskuntza-eredu berriak sortzea, haien ikusgarritasuna, prestigioa eta kalitatea sustatzeko.

Proiektua datorren irailean hasiko da.

Parte hartu nahi baduzu, galdesorta bete besterik ez duzu egin behar (beheko irudian klik eginez). Bertan zurgintzako profesionalen etorkizuneko gaitasunak zehazten dira.

Hortik aurrera, gure sektorea egokitzea eskatzen duten eraldaketa-ibilbideak diseinatuko dira, belaunaldien arteko erreleboari aurre egiteko gakoak emango dizkigutenak.


 

ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago