Euskadiko baso-zurgintza sektorea
Baso-zura: etorkizuneko sektorea

23/04/2024
Arotzeriak aldatu egin dira azken urteotan, eta ekoizpen-bitarteko digitalizatu modernoak dituzten enpresa bihurtu dira, lana denbora laburragoan, kalitate handiagoarekin eta garai bateko ahaleginik gabe egiteko gai direnak.
Euskadik bigarren transformazioko enpresa liderrak ditu enbalajean, altzarigintzan, zuraren eraikuntzan eta energian. Etorkizuneko sektorea gara eta etorkizuna dugu.
Pertsona sortzailea bazara, zurarekin lan egitea gustatzen bazaizu eta langile-eskaera handia duen sektore batean lan-etorkizun bati ekin nahi badiozu, gero eta teknifikatuagoa eta digitalizatuagoa, egurraren bigarren transformazioko enpresen sektorea kontuan hartu behar duzu.
Badakizu zer egin dezakezun sektore honetan?
- Zurezko eraikuntza.
- Altzariak.
- Dekorazioa.
- Surf taulak.
- Bizikletak.
- Haur-parkeak.
Arotzgi, Acevi, SEA Madera y Mueble bezalako elkarteak, Baskeguren integratuak, Egurlandua, Euskadiko Egurraren Bigarren Transformazioaren Elkartearekin batera, eskuz esku ari dira lanean Euskadiko Egurraren Elkartearekin, lanbide-heziketa sustatzeko, enpresek beren jarduerari eusteko eta handitzeko behar dituzten profesionalak izan ditzaten.
Arkatza belarrian eta metroa eskuan historia da zuraren industrian.
Baso-zuraren sektoreak kontuan hartu beharreko lan-aukerak eskaintzen ditu. Gure sektorean parte hartzera animatzen zaitugu!
Argazkia: Imagen: Freepik - freepik.com


