Berriak

Prestatu egurrean!

Zure karrera profesionala hasteko sektore baten bila zabiltza? Enplegua eta etorkizuneko proiekzioa duen sektore bat? Prestatu egurrean!

 Prestatu egurrean!

02/07/2024

Zuraren eta altzarien industriak bere burua berrasmatzen jakin du azken hamarkadetan. Gazte askok uste dute sektorea zaharkitua eta batere automatizatua ez dela. Baina honek ezjakintasuna baino ez du erakusten.

Merkatuak eskatzen duen eraldaketa digitalari esker, gaur-gaurkoz, zuraren sektorea oso lehiakorra da eta erabat eguneratuta eta modernizatuta dago.
 
Horrekin batera, konpainien prestakuntza-beharrak ere areagotu egin dira. Mota guztietako teknologiak, makinak, prozesuak... kontrolatzen dituzten profilak behar dituzte.

Sektore izugarri erakargarria izan arren, zero langabeziarekin, hitzarmen kolektibo indartsuarekin eta prekarietatetik oso urrun soldatekin, eskulana falta du, bereziki profil gazteagoak.

Zure etorkizun profesionalari ekiteko sektore baten bila bazabiltza, enplegua eta etorkizuneko proiekzioa bermatzeko, egurraren sektorearen aldeko apustua egin.
 

Zura diseinua da, etorkizuna da, teknologia da, berrikuntza da.
Prestatu egurrean!

 


 

Argazkia: Freepik - freepik.com

ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago