Zure enpresa digitalizatu nahi duzu?
Zuraren sektorekoa zara eta zure enpresa digitalizatu nahi duzu edo digitalizatuko duzu? Hau interesatzen zaizu.

16/07/2024
Enpresen digitalizazioa sustatzeko programen barruan, Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euro erabiliko ditu nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateak digitalizatzeko (Gobernu Kontseilua, 2024-07-09).
Laguntzek helburu bikoitza dute: alde batetik, enpresei digitalizatzen hasten laguntzea, sistema digitalak txertatuz, eta, bestetik, digitalizazio aurreratuko fasean daudenak indartzea, 4.0 teknologia txertatuz, Euskadiko elikaduraren eta zuraren katean eragina duten digitalizazio-proiektu estrategikoak bultzatuz.
Epeak
2024ko eta 2025eko ekitaldietarako laguntzen 2,5 milioi euroen banaketan – lerroka eta ekitaldiz ekitaldi – 450.000 euro digitalizazioan hasten diren enpresa-proiektuei esleituko zaizkie; 900.000 euro digitalizazio-fase aurreratuan dauden eta 4.0 teknologia sartzea bilatzen duten enpresa-proiektuei; eta 1.050.000 euro abeltzaintzako ustiategien titularrek lepokoak erosteko erabiliko dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaera guztiak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta.
Eskaera guztiak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta.
Informazio gehiago:
Argazkia: HOMAG


