Berriak

BASERRIBERRI enplegu-programa

BASERRIBERRI laguntzen 1. deialdia, POCTEFAk diruz lagundutako enplegu-programa, Oarsoaldetik Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko beste erakunde batzuekin lankidetzan gauzatua.

 BASERRIBERRI enplegu-programa

03/09/2024

BASERRIBERRI proiektuaren bidez, Oarsoaldetik, beste erakunde batzuekin batera, mugaz gaindiko prestakuntza- eta laguntza-metodologia bat diseinatu dute, 2024ko irailaren 23tik aurrera 12 gaztez osatutako talde batekin martxan jarriko dena.

Horretarako, Oarsoaldetik ondoko eskualde edo bailarako 4 gazte aukeratzeko hautaketa prozesua hasi dute.

Enplegu programa honen ezaugarri nagusiak hauek dira:

NON

Egitasmoa Nafarroan kokatua dagoen Urdax-Dantxarinea udalerrian gauzatuko da

NOIZ

2024ko Irailaren 23tik, 2025eko uztailaren 15ra.

NORI ZUZENDUA

18 urtetik gorako pertsonak.

Langabezia egoeran daudenak.

Arozgintzan formatu eta lan egin nahi dutenak.

PRESTAKUNTZA TEKNIKOA

Egurgintzaren inguruko prestakuntza trinkoa, 1. eta 2. Mailako Ziurtagiri Profesionalak eta enpresa praktikaldia.

Baserri baten birgaitzean parte hartzea, prestakuntzaren osagarri bezala.

ZEHARKAKO PRESTAKUNTZA

Sektore honetan lan egiteko beharrezko diren zeharkako konpetentziak.

Hizkuntzen inguruko prestakuntza: frantsesa, gaztelera eta euskara.

AKONPAINAMENDUA

Prozesu guztian zehar Enplegu Teknikariaren akonpainamendua.

BEKAK

Egitasmoan zehar partehartze bekak (400-450€/hilabetean).

MANTENU OSOA

Astelehenetik ostiralera nahi duten partehartzaileei ostatua eta janaria eskainiko zaie, mantenu osoa alegia.

 

Kaptazio prozesua aste honetan hasiko da.

Honegatik, informazio gehiago behar izan ezkero, zuzenean Oarsoaldearekin harremanetan jarri zaitezkete, 943510200 zenbakian edo oarsolan@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan, edo bestela https://peiomartikorena.com/baserriberri/ estekan sartuaz.

 

 

ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago