Berriak

Egurraren Herria.

Euskadiko lurraldearen erdia baino gehiago zuhaiztuta dago.

Egurraren Herria.

29/10/2024

Euskadiko basoak ez dira zuhaitzak soilik; hamarkadaz hamarkada zaindu dituztenen isla dira.

Gure lurrak eta basoak zaintzea erabaki duten guztien dedikazioari esker, gaur egun, gure lurraldearen erdia baino gehiago berdez jantzita dago. 400.000 hektarea guztira, Europar Batasuneko tasarik handienetakoa.

Horrek guztiontzat onuragarria den aberastasuna sortzera garamatza. Gure basoak paisaiak baino askoz gehiago direlako, gure zaindari naturalak dira.

Gaur egun, inoiz baino egur gehiago dugu, eta azken 200 urteetako zuhaitz-azalera handiena dugu.

Horregatik da garrantzitsua gure basoak ondo kudeatzea, eta, horretarako, arriskuak murriztu eta seguruago bihurtu behar dira. Baina argi geratu behar da baso-aprobetxamendua bateragarria dela natura-baliabideak eta biodibertsitatea zaintzearekin.

Zurezko produktuek beste kutsatzaile batzuk ordezkatzen dituzte, hala nola plastikoa eta hormigoia, eta, gainera, Euskadin, sektoreak 19.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu.

Horretaz guztiaz PEFC Euskadi arduratzen da. Euskadin PEFC ziurtagiria kudeatzeaz gain, haren zeregin nagusia jasangarritasun-jarraibideak adostea da, Basogintza Kudeaketa Jasangarrirako Eskualde Gidalerroak eginez. Euskadiko PEFC ziurtagiriari atxikitakoek horiek betetzeko konpromisoa hartuko dute.


 Argazkia: wirestock - Freepik.com


ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago