Berrikuntza eta eraldaketa zuraren industrian Gipuzkoan eta Bizkaian
AROTZGI/ACEVIk eta IDITEKek milioi bat euro baino gehiago lortu eta kudeatu dituzte sektorerako dirulaguntzetan.

17/12/2024
Gipuzkoako eta Bizkaiko zuraren industria inoiz ez bezalako eraldaketa jasaten ari da.
Duela gutxira arte artisautza-sektoretzat hartzen zenak jauzi egin du prozesuak modernizatu eta automatizatzera, industria lehiakor eta berritzaile gisa duen posizioa sendotuz.
Aurrerapen hori posible izan da 4.0 teknologiaren eta software aurreratuaren aldeko apustua egin duten enpresa askoren ahaleginari eta ikuspegiari esker, instalazioak modernizatzeaz gain, eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzen dituzten inbertsioak eginez.
Eraldaketa horren buru diren konpainien artean, automatizazioaren, azken belaunaldiko makineriaren eta kontrol eta kudeaketa aurreratuko softwarearen inplementazioaren adibide bikainak ditugu. Tresna horiek aukera ematen dute ekoizpen-prozesuak optimizatzeko, denborak murrizteko, akatsak minimizatzeko eta, azken batean, lehiakortasuna indartzeko gero eta zorrotzagoa den merkatu batean.
AROTZGI/ACEVI – Gipuzkoako eta Bizkaiko Arotzen Elkartearentzat, "harro egoteko modukoa da etorkizuneko erronketara egokitzen jakin duten enpresa horien ahalegina aitortzea, haien eta, oro har, sektorearen hazkundea bultzatzen duten teknologiak erabiliz. Modernizazio horrek kalitate eta ekoizpen-gaitasun handiagoa bermatzen du, eta, gainera, talentu gaztea eta espezializatua erakartzen du sektorera, zuraren industria esparru modernoa, dinamikoa eta aukeraz betea dela erakutsiz ".
AROTZGI/ACEVIk eta IDITEKek inbertsio horietarako dirulaguntzak kudeatu dituzte SPRIn, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietan eta Eusko Jaurlaritzaz gain, eta milioi 1 euro baino gehiago lortu dituzte dirulaguntzetan.
«Makineria eta software aurreratuak txertatzen enpresek egindako lana nabarmendu eta eskertu nahi dugu. Ekimen hauek tradizioa eta teknologia batera joan daitezkeenaren adibide dira, Gipuzkoa eta Bizkaiko zuraren industriari berrikuntza eta garapenean abangoardian kokatzea ahalbidetuz».

- Maderas Yurrebaso S.A.
- Garay Sukaldeak S.L.
- Limabar S.A.
- Korpion S.L.
- Kiru Muntaiak S.L.
- Gea S.L.
- Egurbeta S.L.
- Yurrita S.L.
- Karakate S.A
- Eiten S.L.
- Embalajes Zabala S.L.
- Iragor S.L.
- Begar Mobiliario S.L.
- Axier Ferreira C.B.
- Zubieta S.L.
- Irastorza S.L.
- Atari S.L
- Maiur S.L.
- Irazustabarrena C.B.
- Puertas Blin-Gon S.L.
- Arzamendi S.A.
- Sorarrain S.A.
- Amunarriz S.L.
- Zur Eder S.L.
- Fabrica Europea de la Roca S.L.
Sektorearentzat etorkizun teknologiko, eraginkor eta lehiakor baten aldeko apustua egiten jarraitzera animatzen zaituztegu!
Argazkia: senivpetro - Freepik.com