Eraikuntzaren Liburu Berdea
Gipuzkoan, beste lurralde batzuetan bezala, krisi ekonomikoaren ondorioak izugarri gogorrak izan ziren eraikuntza sektorearentzat. Etxebizitza berriaren gehiegizko eskaintzaren ondorioz, eraikuntza jarduerak behea jo zuten, eta, gainera, etxebizitzaren eskaria asko txikitu zen, neurri handi batean kredituak murriztu zirelako. Horrek guztiak sektorea goitik behera astindu zuen "ekaitz perfektua"sorrarazi zuen.
23/10/2018
Datuek adierazten duten arabera, eraikuntza sektorearen gaur egungo jarduera 2008ko ekitaldian izan zuenaren erdia da. Hori dela eta, Gipuzkoako Agrumap, Arotzgi, Ascongi, Eraiki eta Instagi elkarteok aurrerapauso bat ematea erabaki dugu, jarduera eta enplegua etengabe gutxitzen ari direlako kezkatuta. Sektorearen lehiakortasuna hobetzeko oinarriak finkatuko dituzte, Gipuzkoan betidanik bereziki garrantzitsua izan den jarduera bat suspertzeko bideak ezartze aldera.
Testuinguru honetan, Gipuzkoako eraikuntza-sektoreko Agrumap, Arotzgi, Ascongi, Eraiki eta Instagi elkarteok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, erronkak identifikatzeko eta estrategiak zehazteko proiektu bat egin dute, eta 2022rako Gipuzkoako eraikuntza-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko ibilbide-orria izango da.




