Horrelakoa izan zen Arotzgiko enpresen arteko urteroko topaketa
Joan den astean Arotzgiko enpresen arteko urteroko topaketa egin genuen.
01/04/2025
Joan den ostegunean, martxoak 27, Fabrikan Arotzgiko enpresen arteko urteroko topaketa ospatu genuen.
Aurten Isabel Busto Adegiko presidentea, Mikel Huarte Gipuzkoako Ganberako Marketin eta Komunikazio arduraduna, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendaria eta Jon Karla Lizeaga Fabrikako dinamizatzailea izan ditugu.
Topaketa hiru bloketan egituratzen da:
- Begirada bat Zuraren Industriaren sektoreari eta AROTZGIk bertan jokatzen duen paperari.
- Batzarraren zati formala, gai-zerrendari jarraituz.
- Fabrika, Jon Karla Lizeagaren eraldaketarako ponentzia inspiratzailearekin.
Gainera, lunch batekin amaitu genuen, non hainbat enpresa eta negoziotako arduradunek networkinga egin ahal izan zuten.