Berriak

"Lan-arriskuen prebentzioa" jardunaldia

Elkartutako enpresekin topaketa bat izango da, Laneko Arriskuen Prebentzioa sektorean zenbateraino txertatzen den aztertzeko.

"Lan-arriskuen prebentzioa" jardunaldia

16/09/2025

 Datorren irailaren 25ean, 9: 30ean, bai online modalitatean bai aurrez aurre (Arotzgin), Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko jardunaldia egingo da. Ez da prestakuntza bat, elkartutako enpresekin egindako topaketa bat baizik, Laneko Arriskuen Prebentzioa zuraren eta arotzeriaren sektorean zenbateraino txertatzen den aztertzeko.

Lander Garcíak eta Joana Estrellak emango dute jardunaldia, biak prebentzio teknikariak.

JARDUNALDIAREN HELBURUAK

- LAPari buruzko gai praktikoak ebaztea: sektoreko kasu errealei helduko zaie, eta zuen enpresei aplika dakizkiekeen irtenbideak emango zaizkie.

- Prebentzioaren arloko lege-betebeharrak ezagutzea: gure sektoreko lege-betekizun espezifikoak modu praktikoan argituko ditugu.

- SPAren lana: noiz deitu behar zaio SPAri?

Hori guztia, sektorearen eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren funtsezko zenbait alderdik markatuta, jardunaldian ere jorratuko direnak:

- Langileari informazioa ematea.

- Sektorearen nahitaezko prestakuntza: zur-hautsa/silizea/ATEX...

- Egin beharreko neurketak (hautsa, zarata, argiztapena...).

- Osasuna zaintzea.

- Lantegiko instalazioak.

- Arrisku psikosozialak.

- Larrialdiak eta istripuak.
 
Beharrezkoa da etortzekoa zarela baieztatzea.

arotzgi@arotzgi.net helbidean jar zaitezkete harremanetan bertaratuko zaretela baieztatzeko.


Aktiboki parte hartzera eta informazio eta aholkularitza espezializaturako aukera hau aprobetxatzera animatzen zaituztegu.

 

ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago