Zure orduko kostua ezagutzea ez da aukera bat. Errentagarritasunez saltzeko lehen urratsa da.
Ba al dakizu benetan zein den zure enpresaren orduko kostua? Arotzgi/Acevin tresna espezifiko bat jartzen dugu zure eskura, sektoreko enpresek orduko kostua kalkula dezaten.
16/07/2026
Saltzea garrantzitsua da. Baina marjinarekin saltzeak bermatzen du enpresa baten errentagarritasuna eta etorkizuna.
Enpresa askok esperientzian edo merkatuko prezioetan oinarrituta kalkulatzen dituzte aurrekontuak, lanordu bakoitza benetan zenbat kostatzen zaien zehatz-mehatz jakin gabe. Horrek eragin dezake lan handia egitea espero den errentagarritasuna lortu gabe.
Benetako orduko kostua ezagutzeak aukera ematen du enpresaren kostu finkoen funtsezko zati bat kalkulatzeko, tarifa egokiak finkatzeko, aurrekontuak segurtasun handiagoz egiteko eta datu errealetan oinarritutako erabakiak hartzeko.
Helburu horrekin, AROTZGI & ACEVIk tresna espezifiko bat jarriko dugu abian, zuraren sektoreko enpresek orduko kostua erraz kalkula dezaten.
Gainera, proiektu sektorial bat da. Zenbat eta enpresa gehiagok parte hartu eta emaitzak modu erabat anonimoan partekatu, orduan eta hobeto ezagutuko dugu sektorearen errealitatea, eta elkarrekin lan egin ahal izango dugu enpresa lehiakorragoak, errentagarriagoak eta erakargarriagoak eraikitzeko.
Nola parte hartu dezakezu?
- Deskargatu doan tresna eta kalkulatu zure enpresaren orduko kostua.
- Edo, nahiago baduzu, jar zaitez harremanetan AROTZGI & ACEVIrekin, eta zuk zeuk lagunduko dizugu kalkulua egiten, zure enpresarentzat kosturik eragin gabe.
Utzi Marginak Sakrifikatzeari
- POWER BI INSTALATZEKO JARRAIBIDEAK: MANUAL DE USUARIO POWER BI
- Excel "Precio-Hora.xlsx": Datuak sartzeko konfiguratutako kalkulu-orria.: Precio-Hora
- Power BI "Prezioa.ordua.pbix": Kostua/h eta prezioa/h kalkulatzeko konfigurazioa duen txostena: :Precio-Hora
- Orduko kostuari eta prezioari buruzko txostenaren gida: Aurkezpena, txostena konfiguratzeko eta datuak sartzeko eman beharreko urratsei buruzko azalpenekin: Kostu eta prezio-orduari buruzko txostenaren gida - Arotzgi :Guía del informe de coste y precio-hora - Arotzgi


