Berriak

EGURTEK - ZUREZKO ARKITEKTURA ETA ERAIKUNTZAKO ONLINE FOROA

EGURTEK azokaren edizio honetan Espainiako eta nazioarteko arkitektoak izango ditugu (Norvegia, Irlanda, Txile). Arkitekto horiek haien ibilbide profesionalean zehar zurarekin eraikuntzan lortutako jakintzak, esperientziak eta erronkak partekatuko dituzte. Ez galdu hitzaldiak, eta harritu zaitez zuraren mundu liluragarriarekin eta harekin egin daitezkeen lanekin. Sektore iraultzailea, abantaila handiak dituena!

EGURTEK - ZUREZKO ARKITEKTURA ETA ERAIKUNTZAKO ONLINE FOROA

01/10/2020

EGURTEK 2020rako konexioa erabat doakoa izango da, aldez aurretik izena emanda

 
  • Online Hitzaldiak eta Jardunaldi Teknikoak
  • Online Erakusketarien direktorioa
  • Panelen erakusketa birtuala
  • Egurtek 2020 Sari banaketara sarbide birtuala

IZENA EMAN

 Online JARDUNALDI TEKNIKOAK - Baskegur

BASKEGUR 2020 JARDUNALDI TEKNIKOAK urriaren 14an eta 15ean online izango diren bi mahai-ingurutan egingo dira. Bertan, bioekonomiaren ikuspegi eguneratua eskainiko da hitzaldiak eta eztabaida tartekatuko dituen formatuan.

Urriaren 14a

Kanadako, Finlandiako eta Euskadiko hainbat adituk euren administrazioek bultzatutako bioekonomiako estrategiak zehaztuko dituzte, eta baita bioeskualdeek politika ekonomiko horiek garatzeko orduan duten betekizuna ere..

 

Urriaren 15a

Kasu praktikoei eskainitako jardunaldia. Kanadan, Finlandian eta Euskadin produktu ez berriztagarriak diren eta karbono ugari isurtzen dutenen ordez - plastikoa, erregai fosilak, ormigoia edo altzairua esaterako - erabili daitezkeen biomaterialak, produktuak eta zerbitzuak lortzeko martxan jarritako berrikuntzak eta proiektuak emango dira ezagutzera.

 

ERAKUSKETARIEN DIREKTORIA

Egurraren sektoreko hainbat firma garrantzitsuk hurrengo sektoreekin lotutako euren PRODUKTUAK, ZERBITZUAK eta BERRIKUNTZAK erakutsiko dituzte: 

  • Egurrezko egiturak
  • Egurrezko etxeak
  • Egurrez eraikitzeko elementuak (zoruak, leihoak eta estalkiak)
  • Eraikuntzarako egurra
  • Eraikuntza jasangarria – bioeraikuntza
  • Egurraren inportatzaileak
  • Zerrategiak
  • Arkitektura estudioak, ingeriaritzakoak eta dekoraziokoak
  • Egituren softwarea
  • Egurrarentzako tratamenduak
  • Egurraren 2. eraldaketarako makineria
  • Aldizkari teknikoak
  • Federazioak, elkarteak eta erakundeak

ATZERA

Salerosketak

KONPRESOREA

Samur markako konpresorea da.

Iragarki gehiago